XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Austrasia-n, Neustria-n, Burgundia-n, Akitania-n eta Ipar-Euskalerria-n bildutako gudaritzarekin (ziotenez 800.000 gizonetik gora), Iberia-ko lurraldetan sartu ziren Irun-dik, Otsondo-tik eta Luzaide-tik, lur-jauste baten moduan.

Amando-ren eskabidez, Gipuzkoa-ko eta Naparroa-ko euskaldunek bidea libre utzi zien, beren askatasuna errespetatzeko baldintzapean.

Otsondo-tik eta Ibañeta-tik sartutako gudaritaldeak bisigodoen mende zegoen Iruñe-ra joan ziren zuzen-zuzen; hesitu zuten eta Erribera aldera jarraitu.

Ia erresistentziarik gabe Muskaria, Kalagorria eta Behe-Larriola (109) Baja Rioja. Badirudi La Rioja Larriola-ren deformazino dela, Baroja Barolaren (Ibarrola?) deformazinoa den bezala guzia frankoen mende jausi zen.

Iruñeak, dena galdua ikusirik, ematen egin zuen.

Eneko, Endaia-tik igarotako gudaritaldearekin joan zen eta Ibaiona-tik Gastehiz-era lauzpabost egunetan heldu ziren.

Araba osoa bisigodoen mende zegoen, baina Gastehiz-ko harresitaraino ez zuten erresistentziarik aurkitu.

Hiri hontako bisigodoek, jakin zutenean Iruñeak ematen egin zuela eta laguntzarik ezin espero zezaketela, kapitulazinoa eskatu zuen.

Bizitzak agindu zitzaizkien armak entregatzen baldin bazituzten eta soinean zutenarekin Gaztela-ko lurretara abiatu beharko zuten.